Liburuaren Eguna

2012ko apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatu genduan, ekitaldi ederra izan. zen; Idazle ospetsuen zatiak irakurri ziren, bi eta hiruen artean irkurketa “esquech”moduan egin zuten, liburuen esan nahia, bere garrantzia gure bizitzan, eta olerki zora zora garriak, jendearen sufrimendua adierazten dutenak.

Idazle euskaldun, arabiar, frantses, ingles, hainbat hizkuntzetan idazten dutenen gogoetak egin ziran, hau dena “bustia” izan genduan, Idoia irakasleak eta Xabier Saldias beren “Punttu” alaia jarriz, animazio handiz bukatu zen ekitaldia.


El día 23 de Abril del 2011, se celebro el día del libro, fue una jornada muy hermosa, nos reunimos muchos de los alumnos de EPA, es el tercer año que se celebra y va cogiendo cuerpo, hubo un poco de todo, se leyeron pequeños fragmentos de obras muy conocidas, escenificaron a dos y tres voces, relatos en distintos idiomas, reflexiones sobre lo que los libros nos aportan. Y, hubo poesías preciosas, con un poso tremendo de dolor y de sentimiento de injusticia.

EL contrapunto, lo pusieron Xabier Saldias y Idoia, que dieron a la tarde su nota alegre y festiva


Atzo, 2011ko apirilak 12, ospatu genuen Urola Kostako EPAn "Liburuaren Eguna"ren bigarren edizioa. Zarautzen eta Azkoitin, ordu berean, gure eskolako partaide ezberdinek aukeratutako testuak irakurri dituzte. Euskara, gaztelania, frantsesa, arabiera, urdua, kroaziera, ingelera...hizkuntza anitzetan aukeratutakoak.
Azkoitian 100 pertsona inguru bildu gara ekintza honetan eta saio hasieran Zarauzko kideekin bat egin dugu bideokonferentziaz. Agurrak eta hasierako mezuak elkarbanatu ondoren eskola bakoitzak bere ekitaldiekin jarraitu du. Lehenengo ziberlotura izan da gaurkoa eta, logikoa denez (Murphyren Legea), arazo teknikoak izan dira. Azkoititik entzun eta ikusi dugu zarauztarren mezua bainan handik ez gaituzte entzun. Non egon da arazoa? Badugu zer hobetu geure konpetentzia teknologikoetan datorren urterako.
Baina inportanteena: ondo atera da. Denon artean, bakoitzaren alea besteenarekin lotuz, amets konpartitu bat eraikitzen joatea. Urrats bat gehiago bide luze honetan.
Ekitaldiaren zati batzuk eta argazkiak ondoren.
 
                                                             Sartu aurretik urduri
 

Aretoa beteta

Txistulariak

Bideoak ez dira kalitate onekoak, baina joango gara mejoratzen!